RED KUORUM
Hamar urte daramatzagu proiektuak garatzen berdintasunerako politiketan
Nor gara?
Gai desberdinak eta osagarriak lantzen dituen jendearen taldea gara.
Berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxistaren aurka egiteko proiektuetan lan egiten dugu.
Sektore publikoko nahiz sektore pribatuko hainbat eremutan genero-ikuspegia txertatzen eta diskriminazioaren aurka egiten duten proiektuak garatzen laguntzen dugu.
Nolakoak gara?
Maite dugu egiten duguna, eta hori nabaritzen da. Berdintasunaren arloan hamar urteko esperientzia dugunez, oso ondo ezagutzen dugu gure lana; horregatik, badakigu gure lana beti aldatzen ari dela eta berrikasi egin behar dugula etengabe. Ez dago ezinezko erronkarik, eta baldin badaude, dena ematen dugu gure ardurapean dauden proiektu guztietan.
Prozesu ahalduntzaileak.
Constantino Cavafis-ek esaten zuenez, Itaka da bidea. Zeren emaitza bat lortzeko prozesua emaitza bat baita berez. Hasieratik, ahaleginak egiten ditugu urrats bakoitza genero-ikuspegitik planifikatzen eta lan egiten ikasteko bidea izan dadin eta norberak aurrera egiten jarraitzeko oinarria eraikitzeko bitartekoa izan dadin.